sábado, 18 de enero de 2014

Día 18: Kopakoarria ta Agiña, Domiko ta San Anton.

Eguna: Urtarrilak 18, 2014
Tontorrak: Kopakoarri (597 m.), Agina (614 m.)

GPS datuak
Luzera: 15,59 Km.
Pilatutako desnibela: 658 m.
Denbora mugimenduan: 3h58'
Denbora geldik: 41'20''
Batazbesteko abiadura mugimenduan: 3,9 Km/h
Batazbesteko abiadura totala: 3,3 Km/h 

Gaur etxetik gertu bueltaxka bat.

Helburua Kopakoarri-ra igo ta handik Aiako Harrira dauden bista zoragarriak ikustea zan. Urrian izan nitzan Kopakoarrian lehen aldiz ta buletatzeko gogoa nun. Bide batez, oraingoan, Agiña ere egin degu ta baita Domiko lakuaren sekuoia ikusi ere. Buelta errexa ta politta.

Zoritxarrez, kamara etxen ahaztuta utzi det ta argazki gutxi ta txarrak atera ahal izan ditut, nere mobilan kamara ez bait da beste munduko ezer. Argazkirik polittenak, beraz, oroitzapenean.

Aialde jatetxean kotxea utzi ta handik abiatu gea.

PR-NA 11 ibilbidea hartuko degu hemen eta bide hori jarrituko degu denbora batez. Berehala, jetsiera labur baten ondoren, San Anton urtegira iritsiko gea.

Argazkian atzean ikusten dan haitz eta tontor hura Kopakoarri da, lehen igoko degun tontorra.

San Anton edo Endara urtegia 1988 urtean jarri zan martxan, Hondarribi ta Irun herriak hornitzeko. Ordurarte Domiko lakuko uraz hornitzen ziren, baina honen edukia Endarakoarena baina 14 aldiz txikiagoa denez, azken hau egin behar izan zan, herrien hazkuntza nolakoa izan dan badakigu ta.

Endara urtegiaren zati bat inguratuta, PR-a jaraitzen da, San Anton ermitaraino. Hemen, PR-a jaraitu daiteke, basoan zehar, edota GR-11 bidea, hormigoizko pistaz. Guk, noski, lehen aukera egin degu, San Antoneko lepora iritsi arte. 

Hemen PR-a momentu batez utziko degu Kopakoarrira (597 m.) igotzeko. Igoera errexa ta gailurrean bista izugarri polittak.

Argazkirik ez gaurkoan,baina urriko ibilaldian badaude gailurretik ateratakoak.

Gailurrean haizea ta hotza gaur, beraz, azkar jetsi gea berriz lepora.

Ondoren malda gogor xamarra Agina gailurreraino (614 m.). Bista polittak ere hemendik. 

Agina jetsi ta PR-NA 11 jaraituz, Endara eta Lesakako arroak bereizten dituen, Aginatik Bidango Gainara doan kordaletik goaz.

Aita Donosti-ri dedikatutako monumentoa.


Agina Hego cromlech-a.

Bidango Gainara iritsi aurretik, bidegurutze bat dago. Toki politta, egurrezko mahai ta bankuekin, merienda ta sagardo botila bat eraman ta bertan hartzeko ezinhobea.

Bertan, Lesakara, Bianditzera edo Domikora joateko aukerak dauzkagu. Guk Domikora joko degu ta lakura jetsi.

Domiko lakura, beraz, ta bertan dagon zuhaitz monumentala ikustea, Domikoko sekuoia hain zuzen. 46,3 metrotako altuerakin, Nafarroako zuhaitz monumentaletatik altuena da hau. Diamteroa bere oinarrian 2,42 metrotakoa da.


Domiko lakua, garai batean Irundar ta Hondarribitarren iturri nagusia, Endara egin zan arte.



Abendua ez da euritan oparoa izan, batazbestekoaren %40 inguru besterik ez du bota, ta begi bistan dago uraren maila nun dagon ikusita.

Domikotik malda gogor batetik behera, zentralaraino.




Behin zentrala pasata, Domikoko kanala hartu eta bukaerarte, Aialderarte jarraituko degu. Kanal hau Domikotik atera eta Iruneraino doa.

Urrian Kopakoarrira etorri nitzanean egin nuen kanal honen beste zati bat, Aialdetik behera, PR-GI 1010 ibilbidearekin bat egiten duena, Aiako Harria hego-ekialetik inguratuz doana.

Kanala baldosatuta dago bide gustian eta oso erosoa egiten da bertatik ibiltzea. Gainea, ingurua zoragarria da, basoa etengabe, lasaitasuna edonon.

Hona hemen kanaletik, ibilbidearen azken zati honetan, ateratako zenbait argazki.

Baserri abandonatua.

Aiako Harria "atzetik", behintzat ikusten ohitutak ez gauden aldetik begiratuta. Ta hor Endara-San Anton urtegia berriz ere agerian.



Igotako bi tontorrak, ezkerreta Kopakoarri ta eskubita Agina, San Anton beheran.