sábado, 9 de noviembre de 2013

09/11: Altos de Goñi - Euskal Herriko erdigunea

Eguna: Azaroak 09, 2013
Tontorrak: Treku (1260 m.)

GPS datuak
Luzera: 18,09 Km.
Pilatutako desnibela: 516 m.
Denbora mugimenduan: 4h 24'
Denbora geldik: 38' 09''
Batazbesteko abiadura mugimenduan: 4,1 Km/h
Batazbesteko abiadura totala: 3,6 Km/h

Kuadrilla in degu gaur ta etxetik pixkat urruti jo degu. Gauza da etxe inguruan lainotuta zegola ta ziurtatzeko, hegoaldera jo degu. Bi zian aukerak, eguraldian ta lainoan arabera: bata Ollo haranean zehar buelta egitea eta bestea Goñi-ko gainetan ibiltzea. Azken aukera izan da irabazle, zerua uste baino garbigo topatu bait degu.

Ibilbidea Nafarroako Goñi herri txikian hasten da. Ollo haranetik gora errepideak Goñi-raino eramaten gaitu (878 m.)

Goñi-tik pista hartu ta goruntza, herria atzean uzten goaz.

Ez da denbora gehiegi pasatzen basoan sartzen gean arte.

Tarteka basotik ateatzen gea...

...berrize sartzeko... Harizti ta pagadi ikusgarriak hemen, Iruñatik hain gertu.

Gorostiak ere. Oso zona hezea da hau, dagoen latitudean egon arren.

Basotik atera ta paisaia erabat aldatzen da.

Goñiko altuetan gaude. Eskubita, Lezitza ta, urrutiago, Beriain ta San Donato ermita. Fondoko planoan, Aratz ta Aizkorriko medilerroa.



Iparralderuntz orain, Satrustegiko mendilerroaren bila. Bidean zenbait argazki.

No hay comentarios:

Publicar un comentario